«Gaurko emanaldia oso berezia izango da»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 29a, 02:00

Urtero bezala, Kantuz Eguna ospatuko du Kantuz abes­ba­tzak gaur. Hala ere, aurtengoa berezia izango da. Izan ere, abesbatza 25garren urteurre­na ari da ospatzen eta ema­naldi benetan berezia anto­la­tu dute. Halaxe azaldu dute: «Gure 25garren urteurre­naren ospakizunen artean, kuttune­na izango da. Bertan, urte guz­ti hauetan pasatutako zuzen­dari ezberdinekin arituko baikara. Emanaldia oso bere­zia izango da. Proiekzioak, aurkezpen berezia, dantza, instrumentuak... izango dira».

Abesbatzan ibili direnei, gonbidapena
Abesbatzan 25 urte hauetan ibili diren guztiei, gon­bi­dapena luzatzen diete, gaur emanaldia ikustera joateko: «Denak gonbidatuta daude Kantuz abestia gurekin batera abestu dezaten», azal­du dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!