Hainbat proposamen, bertako produktuak bultzatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 28a, 02:00

Eskola Agenda 21 programa­ren barruan, elikadura jasan­garria landu dute oraingo honetan, Hernaniko ikaste­txeetako haurrek eta atzo, hainbat proposamen egin ziz­kioten Udal ordezkariei. Bertan izan ziren Luis In­txauspe alkatea, Kistiñe Lujanbio eta Glori Mendinueta zinegotziak.
Ikasleek, honako proposa­menak egin zizkieten: Baserri­tarrei erraztasunak ematea lurrak erabiltzeko eta herrian beraien produktuak saltzeko; ikastaroak antolatzea baratza ekologikoa zer den erakusteko; esne-makina bat gehiago jartzea; supermerkatuetan, hile­an behin, bertako produk­tuen eguna izendatzea; pro­duk­tu ekologikoak bultzatzea; udal baratza gehiago jartzea; kanpainak egitea eta herrita­rrei informazioa zabaltzea…
Udal ordezkariek azaldu zieten, orokorrean oso propo­samen onak direla eta kontuan hartuko dituztela. «Udaletik saiatzen gara erraz­tasunak ematen baserritarrei  hemengo produktuak ekoitzi eta saldu ditzaten eta zuen ideiak kontuan hartuko ditugu. Udal baratza gehiago jartzea ere aztertuko dugu eta bertako erabiltzaileei ikasta­roa eskaintzen zaien bezala, herritar guztiei irekiak izan daitezkeen ikastaroak antola­tzea ere aztertuko dugu».
Bertako produktuak eta produktu ekologikoak ekoitzi eta saltzen dituztenei diru laguntzak emateko eskaera ere egin zuten ikasleek eta Kistiñe Lujanbiok erantzun zuen aztertuko dutela: «Agian diru laguntzak zuzenean eman beharrean, zergen bidez eskaini liteke laguntza hori».
Bertako produktuekin lan egingo den sukalde bat jartzeko proposamena ere egin zuten ikasleek eta bertan prestatutako jakiak herriko ikastetxe guztietara zabaldu.  Lujanbiok azaldu zuen asmo horrekin lanean ari direla legegintzaldi honetan eta bide horretan jarraituko dutela.

Bizikletaz, eskolara
Osasunari lotuta, kutsadura gutxiago sortzeko, bizikleta astea antolatzea ere pro­po­satu zuten ikasleek. Egune­roko ohitura izatea lortu behar dela adierazi zuen Lujanbiok eta martxan jarri den ekimen baten berri eman zien. Bizikletaz eskolara joateko martxan jarri den ekimena, hain zuzen, eta parte hartzeko gonbitea egin zien.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!