«Ezetza entzun dezaten», instrumentu tailerra eta manikazerolada

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 28a, 02:00

Hernaniko Hezkuntza Plata­formak, beste hainbat herritan egiten ari diren bezala, LOMCEko azterketen aurrean planto egiteko deia egin du eta mobilizazioak deitu ditu gaur eta bihar, «azterketen aurrean gure ezetza entzun dezaten».
Gaur, instrumentu tailerra izango da arratsaldeko 17:00etan, Atsegin­degin. Bihar, berriz, manikazerolada antolatu dute Plazan, arratsaldeko 17:00etan.

«Denok gara 3garren maila!»
Ekimenetan parte hartzeko dei egin dute: «Denok gara 3garren maila! Planto azterketa inposatuei! Mobilizazioak auzo, herri eta ikastetxe guztietan!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!