Garagardo aukera zabala eta festa, igandera bitarte

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 28a, 02:00

Hamabigarren aldiz, Gara­gardo Azoka antolatu du Errug­bi Elkarteak eta gaur zabalduko ditu ateak. Igan­dera bitarte, punta-puntako garagardoaz gozatzeko aukera izango da Atsegindegin, eta baita halako azoketan ohikoa izaten den jakiekin gozatze­koa ere. 20:00etan da irekiera ekitaldia. Kluba 50garren urteurrena ospatzen ari da aurten eta lehenengo gara­gardo tragoa egiteko ohorea, 1964 hartan, aurreneko 15e­koa osatu zuten jokalariek izango dute.
Musika ere izango da. Musika Bandak girotuko du gaur, feria. Eta bihar, 80tharrak taldearen kontzer­tua izango da.

Mosaiko erraldoia eta bazkaria, igandean
Azokaz gain, ekitaldi ugari ere antolatu dituzte datozen egune­tan. Larunbatean, Landare Torneoa jokatuko da. Igandean, berriz, ate irekiak izango dira, mosaiko erraldoia egingo dute herritarrekin, eta ondoren, bazkaria izango da (txartelak 10 euroan, azokan).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!