Aurrematrikula egiteko epea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 27a, 02:00

Ostirala bitarte (maiatzak 29), 2015-16 ikasturteko aurrematrikula egiteko epea zabalik dago, Musika Eskolan. Egin daitezkeen ikasketak: Musika hastapena (2008-2011 urtean jaiotakoak); eta 2007tik aurrera jaiotakoek: Akordeoia, Alboka, Biolina, Biolontxeloa, Dultzaina, Klarine­tea, Gitarra, Panderoa, Perkusioa, Pianoa, Saxoa, Trikitia, Tronpeta, Txalaparta edo Txistua. Bestalde, hainbat talde instrumentaletan ere izena eman daiteke (plaza mugatuak). Izena eman nahi duenak Musika Eskolako bulegotik (Atzieta, 4) pasa beharko du eguerdian (12:30- 14:30) edo arratsaldean (15:30-20:00). Informazio gehiago: 943 33 70 50. Bestalde, kontzertu didaktikoa izango da bihar, instrumentua aukeratu behar dutenentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!