Lan erdiak eginda, final laurdenetako pasearen bila ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 27a, 02:00

HERRIARTEKOA izaten da ur­teko txapelketarik inportan­te­ena, Astigarragako pelota­rien­tzat. Ostiralean debutatu zu­ten, final zortzirenetan, eta pozik dira lortutako emai­tzarekin. Joaneko par­tidua izan zuten jokoan, Arra­sa­teren kontra, eta 2-1 nagusitu ziren, kadete eta nagusien partiduak irabazita.
Kadetetan, uste baino ge­hiago kosta zitzaien par­ti­duan sartzea. Nahiko ber­dinduta joan zen lehia, bai­na bukaeran lortu zuten erre­matea ematea, 18-22 ira­bazita. Jubeniletan izan zen ezustekoa. Hasiera ba­tean astigartarrak nagusi zirela bazirudien ere, ohi baino huts gehiago egin zituzten. Arrasatek irabazi zuen, 22-15. Kanporaketa nagusietan erabaki zen. Maila honetan bai, Astigarragako bikotea izan zen nagusi hasieratik. 10-22ko garaipenarekin, lan erdiak eginda itzuli ziren etxera. 

Bueltako partidua, etzi
Kanporaketa ia erabakita ba­­dago ere, bueltako parti­duan duen onena eman be­har du Astigarragak. Bi par­tidu irabaziz gero, final laur­denetan izango dira. Aldiz, 2-1 galduz gero, tantoak izan be­harko dira kontuan; as­tigartarrek 9 dituzte aldeko. Bueltako partidua etzi jo­ka­tuko da, Astigarragan, 19:30­etan hasita.

Hiru bikoteak, goi mailakoak
Joan den urteko marka gainditu, eta finalerdietara iristea da aurtengo erronka; eta ahal izanez gero, sor­pre­saren bat ematea. Horreta­rako goi mailako hiru bikote dituzte: kadetetan, Olarra eta Esposito; jubeniletan, Oiarbide eta Otaño; eta nagusitan, Loidi eta Zubia­rrain. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!