Bitxiak, gozoak, jakiak... denetik, kultur arteko azokan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 29a, 02:00

Hernani Errotzenek antolatuta, gaur arratsaldean irekiko ditu ateak kultur arteko azokak. Igandera bitarte izango da azokaz gozatzeko aukera. Gudarien plazan, Tilosetan eta Urbieta kalean izango dira postuak.
50 postutik gora jarriko dira eta denetik izango da: gozoak, larru eta metalarekin egindako lanak, bitxiak, jakiak, belar eta lurrinak... Bihar egun osoan izango da azoka eta igandean, arratsaldera bitarte.

Donostia 2016, hizketagai
Hernani Errotzenek bere gunea izango du eta bertan kultur hiriburuak izango dituzte hizketagai, igandean (12:00). Batez ere, Donostia 2016az ariko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!