Buruntzaldeako autoeskola guztiek eskaintzen dute Gidabaimena euskeraz ateratzeko aukera. Udalek martxan jarri dute kanpaina, eta teorikoa euskeraz ateratzera animatu nahi dituzte herritarrak. Honen berri emateko, prentsaurrekoa eskaini zuten joan den astean.
Ekimena 2010ean jarri zuten martxan, eta azaldu dutenez, urtetik urtera gora dijoa teorikoa euskeraz ateratzen duten pertsonen kopurua «2014an 140 lagun izan ziren».
400 euroko saria irabazteko aukera
Urtean zehar teorikoa euskeraz ikasi eta gainditu dutenen artean, 400 euroko zozketa egiten dute. Herri bakoitzeko, autoeskola kopuru adina sari banatzen dira. Buruntzaldean 11 sari banatzen dituzte; eta Astigarragan 1. 2015ean teorikoa euskeraz ateratzen dutenen arteko zozketa, 2016ko urtarrilean egingo da. Baldintza da, Buruntzaldean erroldatua egotea.
Bestalde, egitasmoan parte hartzen duten autoeskolak dira: Bengoetxea, Mendi, Otamendi, Hernani, Lagunak, Izarra, Lasarte, Mugica eta Solozabal.