KIROLA egitea gustuko duenak, plan ederra du igandean, kirol eguna antolatu baitute kiroldegian. Batetik, Ciclo Indoor saioetan parte hartzeko aukera izango da. Hiru sesio antolatu dituzte, ordubetekoak: 10:00etan Jose Subijanarekin; 11:00etan Aitziber Del Amorekin; eta 12:00etan Manex Alberdirekin.
Bestetik, eta nobedade gisa, Grouppolea erakustaldia egingo dute 11:30etan; eta 12:00etatik aurrera, saioa izango da Jose, Eider eta Leirerekin. Ariketa aerobikoa eta anaerobikoa da Grouppolea, gorputzeko grasa erre eta giharrak definitzeko aproposa.
Saioetan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute Kiroldegian, eta gaur da azkeneko eguna.
Jolas txikin, izen ematea
Ekainaren 8tik 23ra murriztu egiten da ikastolako ordutegia. 2-5 urte arteko haurrentzat Jolas Txiki zerbitzua eskainiko dute Kiroldegian, astez, 14:00etatik 16:30etara. Izena emateko azken eguna ostirala da.