Lekuko bila dabiltza

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 26a, 02:00

Amher elkarteak jakinarazi du, lekuko bila dabiltzala: «Khelifa Tadjin Tolosan bizi den aljeriar jatorriko etorkina da eta eraso arrazistak salatu ditu. Maiatzaren 3an (igandea), eguerdiko 12:00etan, trenean zetorrela, bi segurtasun zaindarik Hernaniko geltokian jaitsiarazi, mehatxatu eta kolpatu zutela salatu du epaitegian. Haren garrasiak entzunda, geltoki ondoko etxebizitzetako jendea leihora atera zen. Haien lekukotza behar du, epaiak aurrera egin dezan. SOS Arrazakeriara deitu behar da: 943 24 56 26».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!