Ekainarekin batera iritsiko dira Osiñagako jaiak eta martxan jarriak dira Jai Batzordeko kideak. Jaiak girotzeko, larunbat honetan bertan, kantu afaria antolatu dute, Gartxotekin. Arriatsu eskolan izango da. Osteguna da izena emateko azken eguna: 636 253 981.
Bestalde, igandean, etxez etxe joango dira jaien egitaraua banatzera eta jaietan urtero egiten duten bazkarirako (ekainak 7) izenak jasotzera.
24 urte jarraian
Jai Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie auzotarrei: «Hogeita lau urte jarraian, auzoko jaietan elkarrekin izan gara. Jaiak antolatzen eta ospatzen elkarrekin lan egin dugu. Elkarrekin ondo pasatu dugu, eta aurten ere horrela egingo dugu. Guztioi eskerrik asko».