Hautestontziekin zita gaur, herritarrek

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 24a, 02:00

Gaur daukate hitzordua  he­rri­tarrek, hautestontziekin. Udal eta Foru Hauteskundeak izan­go dira, eta 15.286 hernaniar eta ereñotzuar daude deituta, bozka emateko.
Udal korporazioa osatuko duten 17 zinegotziak aukera­tu­ko dituzte herritarrek, aurreko legegintzaldietan bezala. Izan ere, 10.001 eta 20.000 biztanle artean ditu Hernanik

Bost zerrenda, aukeran
Horretarako, bost zerrendaren artean aukeratu beharko dute: EH Bildu (Luis Intxauspe alkategai dela), EAJ (Andoni Amonarraiz buru), PSE-EE (Ricardo Crespo alkategai), PP (Cristobal Carretero) eta Orain Hernani (Jaione Aristregi).
Zazpi eskola izango dira bozkatzeko, bakoitzak dago­kio­­nean: Langile ikastola, Eli­za­­txo, Haur eskola, Biteri, Larra­mendi kalea, Zikuñaga es­kola zaharra eta Gabriel Zelaia.

Ereñotzun, Auzo Udalerako
Auzo Udalerako ere emango dute bozka, deituta dauden 485 ereñotzuarrek, Txirrita ikas­tetxean. Zerrenda bakarra aur­keztu da: Ereñotzu Ekinez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!