«Denak animatu nahi ditugu, aldaketaren parte izateko»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 21a, 02:00

«Aldaketaren parte» izatera animatu zituzten herritarrak, Jaione Aristregi Orain Herna­ni­ren alkategaiak, eta Juantxo Itu­rria Gipuzkoako Podemo­sen di­pu­tatu nagusigaiak. Ekitaldia egin zuten asteartean, Atse­gin­de­gin.
Iturriak azaldu zuen, orain arte Podemos «zerbait urruna be­­­­zala» ikusi arren, da­goeneko erre­alitatea dela: «eta orain da mo­mentua, dipu­ta­zi­o­an ere errealitatea izateko. 2015 al­da­ketaren urtea izatea nahi du­gu, eta denak animatu nahi di­tugu, aldaketaren parte izatera».
«Ez gara protestatzera bakarrik etorri, proposamenak egitera ere bai», argitu zuen diputatu nagusigaiak.

«Herri demokratikoago eta justuago bat nahi dugu»
Aristregik, bere aldetik, nabarmendu zuen «guztion artean martxan jarritako proiektu bat» dela Orain Hernani: «he­rri justuago eta demokratikoago bat nahi dugu, eta horretarako, parte hartzea da tresna eraginkorrena».
Alkategaiak adierazi zuen, «denak barne hartuko dituen sistema» lortu nahi dutela, «inor baztertuko ez duena».
Hitzaldien ondoren, panfletoak banatu zizkieten herritarrei. Kontu korrontea ere eman dute, laguntzeko: Rural Kutxa: Es37 3008 01 7016 3154969426.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!