EH Bilduk 7 zinegotzi izanen ditu Goizuetan, botoen %91 jasota

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 25a, 02:00

Atzokoan 632 goizuetar zeu­den botoa ematera deituta Udal Hauteskundeetarako, eta 631, berriz, Nafarroako Parla­men­­turako.
Partehartzeak behera egin zuen pixka bat: 2011n %73koa izan zen, eta atzo, %68koa. 

EH Bilduk 7 zinegotzi, botoen %91 lortuta
Alderdi bakarrak aurkeztu du aurten hautagaitza: EH Bilduk. Botoen %91 jaso zituen. Bestalde, 25 boto nulo eta 11 zuri izan ziren. yy

EH BILDU: 
UNAI LOIARTE
«Positiboa izan da partehartzea»
EH Bilduk 7 zinegotzi izanen ditu Goizuetako Udalean, eta Unai Loiarte izanen da alkatea. Bo­toa emandakoei eskerrak eman nahi izan dizkie: «Ze­rren­da bakarra zen gurea, eta ez zen aldaketa haundirik iza­nen. Baina hala ere, parte­har­tzea positiboa izan da. Herri­tarrek babesa eman digute, eta eskertzekoa da».

Nafarroako Parlamentuan ere, EH Bildu
Nafarroako Parlamenturako ere, EH Bilduri eman zioten botoa goizuetarrek: 332 boto, hain zuzen (%75,63). Gainon­tzeko botoak horrela banatu zituzten hurrenez hurren: Geroa Baik 61 (%13,89); UPNk 10 (%2,28); Podemosek 6 (%1,36); PPk eta PSNk 4na (%0,91 bakoitzak). Boto zuriak 12 izan ziren, eta balio gabeak, 10. Abstentzioa %30ekoa izan zen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!