Hiru boto eman zituzten atzo ereñotzuarrek: bata, Auzo Udalerako; bestea, Hernaniko Udalerako; eta bestea, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako.
Partehartzeak behera egin zuen orokorrean, %60ren bueltakoa izan baitzen, eta 2011n, %70 ingurukoa izan zen.
Ereñotzuko Auzo Udalerako 292 auzotarrek eman zuten botoa: horietatik 288 Ereñotzu Ekinezerentzat izan ziren, hau da, botoen %98,63. Bina boto zuri eta nulo izan ziren.
Ereñotzu Ekinez:
Imanol Lizeaga
«Etorri direnek auzo udalerako eman dute botoa, eta hori da garrantzitsua»
Imanol Lizeagak partehartzea ona izan dela azpimarratu zuen. «Aurreko urtean ia %70ekoa izan zen, eta aurten jaitsi egin da. Baina hala ere, partehartzea ona izan da. Etorri direnek Auzo Udalerako eman dute botoa, eta hori da garrantzitsua; jendeak parte hartzea proiektu honetan».
Hernaniko Udalerako eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako ereñotzuar gehiagok eman dute botoa; 298k eta 297k hurrenez hurren. Ereñotzuko Auzo Udalerako 292 auzotarrek bozkatu dute.
Hernanin eta Gipuzkoan, EH Bilduri boto gehien
Hernaniko Udalerako eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako botoa emateko ere, 486 ereñotzuar zeuden deituta, eta hauetan ere, antzekoa izan da partehartzea; %61en bueltakoa, bi kasuetan.
Hernaniko Udalerako EH Bilduri eman dizkiote boto gehien ereñotzuarrek: 227 boto (%76,17). Gainontzeko botoak horrela banatu dira, hurrenez hurren: EAJ-PNVk 45 (%15,10); Orain Hernanik 12 (%4,03); PSE-EEk 1 (%0,34). Era berean, bi boto nulo izan dira, eta 11 zuri.
Gipuzkoako Batzar Nagusietarako ere, EH Bilduk lortu ditu boto gehien: 223 (%75,08). Gainontzeko botoak horrela banatu dira, hurrenez hurren: 13 Podemosek (%4,377); 7 EAJ-PNVk (%2,35); 2 PSE-EEk (%0,67); 2 Ciudadanosek (%0,33); 1 Irabazik (%0,33). Gainontzean, 8 boto zuri eta balio gabeko 1 izan ziren.