Datozen lau urteetarako, udal ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak izango dira hurrengo igandean, maiatzaren 24an. Hego Euskal Herri osoan izango dira udal hauteskundeak eta hori horrela, Urumea goiko bailarako 20.221 herritar daude bozkatzera deituta.
Astigarragako Udala osatzeko, 4 hautagaitza daude; Hernanirako 5; Aranorako 2 eta Goizuetarako 1. Horrez gain, Ereñotzuko Auzo Udalerako hauteskundeak ere izango dira. Kronikak alkategai guztiei egin die elkarrizketa, nahiz eta batzuk ez animatu parte hartzera edo galdera guztiak erantzutera. Datozen orrietan ageri dira elkarrizketak.
Hernanin, 17 zinegotzi eta 5 hautagaitza
Hernanin ez da aldaketarik izango zinegotzi kopuruari dagokionez. Aurreko legegintzaldietan bezala, 17 zinegotzik osatuko dute udal korporazioa, 10.001-20.000 biztanle artean baititu Hernanik.
15.286 herritar (tartean, 485 ereñotzuar) daude bozkatzera deituta. Honako bost hautagaitza izango dituzte aukeran: EH Bildu (Luis Intxauspe alkategai), EAJ-PNV (Andoni Amonarraiz alkategai), PSE-EE (Ricardo Crespo alkategai), PP (Cristobal Carretero alkategai) eta Orain Hernani (Jaione Aristregi alkategai).
Astigarragan, bi zinegotzi gehiago
Biztanleriaren arabera zehazten da udal bateko zinegotzi kopurua eta Astigarragan, bi zinegotzi gehiago izango dira datozen lau urteetan. Denera, 13 izango dira. Orain arte, 2.001-5.000 biztanleko tartean sartzen zen eta orain 5.001-10.000 biztanle dituzten herrien artean.
4.204 astigartarrek izango dute bozkatzeko aukera eta lau hautagaitza aurkeztu dira: EH Bildu (Andoni Gartzia alkategai), EAJ-PNV (Jesusmari Santos alkategai); PSE-EE (Mikel Duran alkategai); eta PP (Jacobo Caparros alkategai).
EH Bildu, hautagaitza bakarra Goizuetan
251-1.000 biztanle dituen herria da Goizueta eta orain arte bezala, 7 zinegotzi mantenduko ditu. Denera, 633 goizuetarrek izango dute botoa emateko aukera. Kasu honetan, hautagaitza bakarra aurkeztu da, aurreko legegintzaldian bezala: EH Bildu. Unai Loiarte da alkategaia.
Herri Aiherriz eta UPN, Aranon
Aranok bost zinegotzi izango ditu, berriz, 101-250 biztanleko herria izanik. Baina orain arte ez bezala, bi hautagaitza izango dira. Hain zuzen, Herri Aiherriz plataforma eta UPN alderdia (Unión del Pueblo Navarro) aurkeztu dira. Herri Aiherriz, oraingo legegintzaldiko talde bera da, eta alkate eta zinegotzi izateko hautagaiak ere orain arteko berdinak izanen dira (Ainhoa Ansa alkategai). UPNko alkategaia, berriz, Joana Valencia da. 98 aranoarrek izango dute bozkatzeko aukera.
Auzo Udaleko Hauteskundeak, Ereñotzun
Ereñotzuko bizilagunek, Hernaniko Udalerako botoa emateaz gain, Ereñotzuko Auzo Udala osatzeko botoa ere eman beharko dute. Ereñotzu Auzo Udal izendatu zenetik, bigarren legegintzaldia izango da datorrena eta oraingoan ere, hautagaitza bakarra aurkeztu da: Ereñotzu Ekinez. Olak Auzo Elkarteak aurkeztutako plataforma da, egungoaren jarraipena. Auzotarren partehartzearekin osatu da taldea eta 13 lagunek osatua da. Ofizialki, Ereñotzuko Auzo Udalari, auzo alkatea eta 4 juntakide tokatzen zaizkio eta auzo alkatea izango da zerrendaburua; Imanol Lizeaga, egungo auzo alkatea. 4 Juntakideak, berriz, honakoak izango dira: Ana Santakruz, Aritz Zerain, Paki Lizeaga eta Aitzol Zerain.
Goizetik iluntzera, bozkatzeko aukera
Bozkatzeko ordutegia, ohikoa izango da: 09:00-20:00. Urumea bailaran, 11 eskola eta 31 mahai izango dira eta bizilagun bakoitzak dagokion lekura joan beharko du botoa ematera.
Astigarragan, Ereñotzun, Aranon eta Goizuetan eskola bakarra izango da. Astigarragaren kasuan, kiroldegira jo beharko dute herritarrek eta bertan, 7 mahai izango dira hiru ataletan banatuta. Gainerako herrietan, eskola eta mahai bakarra izango da. Ereñotzuarrek, Txirrita eskolara joan beharko dute, aranoarrek udaletxeko batzar aretora eta goizuetarrek, eskola berrian. Goizuetan, beraz, aldaketa izango da oraingoan, orain arte eskola zaharrean bozkatu izan baitute.
Hernanin, berriz, 7 eskola eta 21 mahai izango dira (Ereñotzukoa kontuan hartu gabe). Honakoak izango dira eskolak: Biteri kultur etxea, Elizatxo ikastola BHI, Larramendiko udal gelak, Elixatxo ikastola LHI, Zikuñagako udal eraikina, Langile ikastola (Laubidieta) eta Haur eskola.
Batzar Nagusietako eta Nafarroako Parlamentuko hauteskundeak
Udal hauteskundeez gain, Foru Hauteskundeak ere izango dira datorren igandean. Gipuzkoarrek, Batzar Nagusietarako hauteskundeak izango dituzte eta nafarrek, parlamentua osatzeko hauteskudendeak. Beraz, beste bozketa bat ere izango dute Urumea bailarako herritarrek (Batzar Nagusietako eta Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen inguruko informazio gehiago, gehigarriko azken orrian).
NON BOZKATU BEHAR DUT?
HERNANI
15.286 herritar daude deituta bozkatzera. Botoa emateko eskolak:
Langile ikastola (Laubidieta)
Jauregi bailara osoa
Karobieta auzo osoa
Sandiusterri kalea: 1-3 eta 2- 6
Santa Barbara bailara osoa
Sorgintxulo auzo osoa
Tellerigain kale osoa
Aristizabal kale osoa
Iturregi kale osoa
Marieluts auzo osoa
Txantxilla auzoa
Elizatxo ikastola
Antsorena Anaien kale osoa
Elizatxo auzo osoa
Elkano kalea: ezpareak 1 eta 7
Lizeaga kale osoa
Balantxa osoa
Ibarrolaburu plaza osoa
Karabel osoa
Olaeta plaza osoa
Portu auzo osoa
Haur eskola
Antziola auzoa: 39-bukatu arte eta 44-bukaerara arte
Galarreta auzo osoa
Latsunbe auzoa: 33-bukatu arte eta 38-bukatu arte
Biteri
Atzieta 1-41; 2-46; 45 eta 30
Elkano kalea: 2-18 eta 17-21
Ezkiaga: ezpareak 3 eta 5
Felipe Sagarna ‘Zapa’: 2-8 eta 5-9
Gudarien Plaza osoa
Iturriaga kalea osoa
Izpizua kalea: 1-15 eta 19-bukatu arte; 8-bukatu arte
Kardaberaz kalea: 2-28, 32-bukaerara arte; 1-25, 29-39, eta 43-bukaerara arte
Latsunbe: 7-15
Nagusia: 1-25, 33-63; 2-28, 32-46, 50-64- eta bukatu arte
Nafar kalea: 15-bukatu arte
Oiartzu osoa
Orkolaga: 2-bukatu arte- 1-11
Plaza Berri osoa
Txirrita: 1-11 eta 2- bukatu arte
Urbieta kalea: 2-12-eta 16-bukaerara arte; eta 1-19
Larramendi kalea
Larramendi kale osoa
Lizarraga kale osoa
Madalena kale osoa
Oindi kale osoa
Victor Hugo kale osoa
Zikuñaga eskola zaharra
Akarregi bailara osoa
Martindegi bailara osoa
Osiñaga bailara osoa
Zikuñaga bailara osoa
Gabriel Celaya ikastola
Agustindarren plaza osoa
Antziola: 2-42 eta 1-33
Elkano kalea: ezpareak 31tik 37ra
Etxeberri osoa
Florida: 1-33 eta 43-bukatu arte; eta pare guztiak
Gartzia Goldaratz osoa
Karmelo Labaka: 1-5 eta 7; eta 2-18
Oriamendi osoa
Perkaiztegi osoa
Bidebieta plaza osoa
Argarain osoa
Bestizan osoa
Gabriel Celaya osoa
Karmelo Labaka
Latsunbe: pareak 4-36
Latsunbeberri osoa
Mañe i Flaquer osoa
Montebideo osoa
Sagastialde osoa
Sagastialdeberri osoa
ASTIGARRAGA
4.204 herritar daude datorren asteburuan Kiroldegian botoa ematera deituta. Zazpi mahai daude, hiru ataletan banatuta:
1 Atala:
Alorrene bidea
Altza bidea
Aranibar pasealekua
Auspero kalea
Donosti ibilbidea 3-33 eta 10-124
Errekatxo kalea 2-8
Errekatxo plaza
Galtzaur kalea
Iparralde bidea 1-13
Kale Nagusia 21-69 eta 48-72
Larraburu bidea
Petritegi bidea
Portutxo kalea
Potzueta bidea
Tomas Alba kalea 6-30 eta 15-25
Txomin San Sebastian
Txoritokieta bidea
Ubarburu pasealekua
Urumea kalea
Usategieta bidea
2. atala:
Agiñeta bidea
Aiotzategi kalea
Arrobitxulo bidea
Astondo bidea
Beitza bidea
Bolaleku bidea
Elizondo bidea
Ergobia plazatxoa
Ermaña Berri bidea
Floreaga bidea
Inaxio Berasarte ibilbidea
Ioltza bidea
Iparralde bidea
Juangitenea plaza
Kale Nagusia 2-10 eta 74-96
Kontxa Etxeberria plaza
Landarbaso bidea
Larrabide bidea
Manixene bidea
Mikel Arozamena bidea
Oialume bidea
Oiarbide bidea
Sagardotegi zeharra
Santio Zeharra 21-121 eta 2-132
Txalaka pasealekua
Tranbia ibilbidea
Zubi-Gain pasealekua
Zubimusu kalea
3. atala
Amarrandegi kalea
Apeztegi plaza
Donosti ibilbidea 35-37
Errekatxo kalea 1-3
Foru Enparantza
Joakin Maiz kalea
Kale Nagusia 1-9 eta 12-46
Nabarra Oñatz kalea
Norberto Almandoz plaza
Pelotari kalea
Santio Zeharra 3-19
Tomas Alba kalea 2-4 eta 9-13
Txokotxo plaza
EREÑOTZU
485 herritarrek eman
dezakete botoa. Txirrita
ikastetxea egokitu dute
horretarako. Bertan emango dute Lastaola, Epele, Fagollaga, Ereñotzu eta Pagoagako bizilagunek.
GOIZUETA
633 herritar daude deituta botoa ematera; Eskola berrian eman behar dute.
ARANO
98 herritarrek izango dute botoa emateko aukera, Udaletxeko Batzar aretoan.