Eskolen topaketa datorren astean Areson

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 30a, 02:00

Goizueta, Arano, Leitza eta Aresoko haur, guraso eta eskolen topaketa eginen da ekainaren 6an, Areson. Helburua da guraso eta umeak elkar ezagutzea. Goizeko 11:00etan hasiko dira jolas eta tailerrak, bazkaria ere izanen da, eta arratsaldean, kalejira fanfarre eta trikitilariekin, entzierroa, soka-tira, merienda eta dantzaldia izanen dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!