Haur kantari jaialdian gaur, Tafallan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 30a, 02:00

Nafarroako Haur Kantari Jaialdi Nagusia eginen da 18:00etan Tafallan, eta bertarako sailkatu dira Goizueta eta Aranoko musikariak. Tximeleta taldearen Etxerat kantua abestuko dute Janire Urdanpilleta eta Naroa Zugarramurdi goizuetarrek, eta lagundu eginen diete Ane Apezetxea eta Aiora Apezetxeak teklatuan, Oier Mirandak gitarran, eta Unai Muñoz aranoarrak baterian. Arratsaldeko 18:00etan izanen da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!