EH Bilduk eta EAJk berdindu dute, bakoitzak 6 zinegotzi lortuta

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 25a, 02:00

Sei zinegotzirekin berdindu dute EH Bilduk eta EAJk, Asti­garragako Udal Hauteskun­de­e­tan. Alderdi jeltzaleak nabar­men egin du gora, bi zinegotzi lortu baitzituzten aurrekoetan. Hamaikabatek ere bi zinegotzi lortu zituen aurrekoetan, eta oraingoan EAJri eman dio ba­besa, ez baita aurkeztu.
EH Bilduk egin du behera, zinegotzi bat gutxiago lortuta. Gainera, kontutan hartu behar da bi zinegotzi gehiago izango dituela orain Udalak, 11tik 13ra.
Dena den, EH Bilduk lortu ditu boto gehien: 1.130 boto, guztiaren %42,26. EAJk, berriz, 1.113 boto izan ditu, %41,62a.

PSE-EEk, zinegotzi bat
PSE-EEk ere izango du ordez­karitza Udalean, berak lortu baitu 13garren zinegotzia. 245 boto lortu dituzte sozialistek (%9,16), 2011n lortutakoen bi­koi­tza baino gehiago.
PPk, aldiz, ez du zine­gotzirik lortu, 49 botorekin, guztiaren %1,83a.

Erroldak gora, abstentzioak behera
Atzokoan, 4.204 herritar zeu­den deituta, 2011n baino 598 lagun gehiago. Abstentzioak, ordea, behera egin du hautes­kunde hauetan, eta 2.674k eman zuten botoa, deitutakoen %63,61ak. Hortaz, %36,39koa izan da abstentzioa. 2011n, 2.204 lagunek eman zuten botoa, eta %38,88 ez zen bozka­tzera joan. yy

EH BILDU: ANDONI GARTZIA
«Lehen indarra gara, baina emaitza hobea espero genuen»

Sei zinegotzi baino gehiago espero zituen Andoni Gartzia EH Bilduren alkategaiak, eta ez da pozik azaldu emaitzarekin: «lehen indarra gara, baina alde txikiarekin, eta emaitza hobea espero genuen. Aurreko hauteskundeen aldean, antze­ko botoak lortu ditugu; beraz, gure bozkatzaileek ez digute hutsik egin. Eskerrik beroena eman nahi diet, botoa eman diguten guztiei. Prentsak eta komunikabideek EH Bilduren kontrako kanpaina egin dute, eta horrek egin digu kalte. Orain, ikusiko dugu EAJk zein jarrera hartzen duen alkatetza erabakitzeko garaian, euskal­tza­letasunaren al­de egiten duen, edo PSE-EEre­kin batzen den. Baina guk lanean jarrai­tuko dugu, alkatetzan edo opo­sizioan, herritarren alde lan egiteko konpromisoa hartu baitugu». yy

EAJ-PNV: Jesus Mari Santos
«Lortutako emaitza oso ona da guretzat»

«Oso gustora» azaldu da Jesus Mari Santos EAJren alkategaia, lortutako sei zinegotziekin: «emaitza oso ona da guretzat. Hauteskundeen aurretik, pen­tsatzen genuen  EH Bildurekin paretsu ibiliko ginela, baina ez hainbeste, boto gutxiren alde­a­rekin. Mesede egin digu bozkatzaile kopurua haun­di­tzeak, eta bi zinegotzi gehiago izateak. Asko igo gara, 2011ko­e­kin alderatuta, eta orain, iku­siko dugu noren esku geratzen den alka­tetza, PSE-EEren zine­gotzi horrekin». Modu berean, jasotako babesa esker­tu nahi izan zuen: «esker haun­dia eman behar diet herritarrei, botoa eman diguten guztiei, eta baita Hamai­kabati ere, bere laguntzagatik. Ea denon artean lortzen dugun Astiga­rraga hobe bat».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!