Kultur arteko azoka, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 25a, 02:00

Ostiraletik igandera, kultur arteko azoka jarriko dute Plazan, Tilosetan eta Urbieta kalean, Hernani Errotzenek antolatuta. 50 postutik gora egongo dira, Erdi-Aroan girotuta: gozoak, larru eta metalezko eskulanak, bitxiak... Topagunea ere jarriko dute Hernani Errotzenek eta Nabarraldek, eta bertan, kultur hiriburuak izango dituzte mintzagai igandean: Donostia kultur hiriburuaz ariko dira Jule Goikoetxea eta Markel Ormazabal, eguerdiko 12:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!