Ostalari eta sagardogileekin bilera egingo dute bihar, 10:00etan Biteri kultur etxean, txotx garaian eraso sexisten kontra abiatu zen kanpaina baloratzeko. Helburua da, emakumeen kontrako abusu eta jarrera sexistak nola bideratu diren aztertu, eman diren zailtasunak komentatu eta protokoloaren erabilgarritasunaz hausnartzea.