Hainbat ikastaro antolatu dituzte Hernaniko kiroldegian, datozen bi hilabeteetarako. Ekainean, 5 urtetik gorakoentzat izango dira igeriketa saioak, eta gaur da izena emateko azken eguna. Plazen zozketa, bihar egingo dute.
Uztailean, berriz, adin guztietarako izango da igeriketa, eta baita fitness ikastaroak ere. Horietarako, ekainaren 1ean zabalduko da izenematea. Kiroldegira jo behar da.
IGERIKETA, ekainean
*Izenematea gaur arte
Hastapena, 5 urtetik gorakoak. Egunero, 15:00etan.
IGERIKETA, uztailean
*Izenematea ekainaren 1etik 17ra
Mantentzea, helduak. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 07:00etan.
Hastapena, helduak. Egunero, 08:00etan edo 19:30etan.
Hastapena, 3-4 urtekoak, dakitenak. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 09:15etan.
Hastapena, 3-4 urtekoak, ez dakitenak. Astearte eta ostegunetan, 09:15etan.
Hastapena, 5 urtetik gorakoak, ez dakitenak. Egunero, 10:10etan.
Hastapena, 5 urtetik gorakoak. Egunero, 11:10etan.
Hastapena, 5 urtetik gorakoak, dakitenak. Egunero, 12:10 edo 18:40.
Hastapena, 5 urtetik gorakoak, ez dakitenak. Egunero, 17:40etan.
Hastapena, 15 hilabete eta 3 urte artekoak. Astearte eta ostiraletan 11:15etan edo 16:45etan; edo astelehen eta ostegunetan, 16:00etan edo 16:45etan.
Haurdunak. Astearte eta ostiraletan, 13:15etan.
FITNESS, uztailean
*Izenematea ekainaren 1etik 17ra
Aerobika, helduak. Astearte eta ostegunetan 10:00etan, edo astelehen eta asteazkenetan 20:30etan.
Pilates, helduak. Astearte eta ostegunetan 09:30etan edo 19:30etan.
Tenisa (10 egun, uztailak 1-14 edo 15-29), 9-11 urtekoak. Egunero 10:00etan.
Tenisa (10 egun, uztailak 1-14 edo 15-29), 12-16 urte. Egunero 11:00.
Ziklo-indoor, helduak. Astearte eta ostegunetan 10:00etan, edo astelehen eta asteazkenetan 19:30etan.
Body training-walking, helduak. Astelehen eta asteazkenetan, 20:30.
Zumba, helduak. Astelehen eta asteazkenetan, 10:00etan edo 19:30etan; edo astearte eta ostegunetan 19:30etan.