Zaharren Egoitzako eta Eguneko Zentroko langileak greban izan dira azken asteetan, Eulen enpresak konbenio berria sinatu zezan. Atzo langileek Kronikari jakinarazi zioten, Eulenek sinatu duela aurre hitzarmena eta ekainaren 11n konbenioa sinatuko duela. Hori horrela, greba bertan behera utzi dute langileek.