Goizueta eta Iruñako kantariak bat eginda, baita festan ere

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 30a, 02:00

Lehengo asteburuan Iruñean izan zen Goizuetako Umore Ona abesbatza. Kondestable jauregian kontzertua eman zuten bi abesbatzek, eta ondoren, elkarrekin bazkaldu zuten Arrano elkartean. Aurretik, ordea, hasia zen jai-giroa. Kalejiran eta dantzan abiatu ziren bazkaltzera, eta tripa bapo bete ondoren ere, kantuan eta dantzan segi zuten arratsaldean zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!