EH Bilduk irabazi du, gehiengo absolutuarekin

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 25a, 02:00

Luis Intxauspe izango da her­naniarren Alkate, datozen lau urteetan. EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak, gehiengo ab­so­lutuarekin, eta bederatzi zi­ne­gotzi izango ditu Udalean; aurreko le­gegintzaldiko berak. 4.182 her­naniarrek eman diote bo­toa EH Bilduri, 2011n baino 23 boto gutxiago.
EAJ-PNV izan da bigarren al­derdi bozkatuena, 2.071 bo­tu­rekin; 2011n baino 340 boto ge­hiago lortu ditu. Zinegotzi bat ge­hia­go izango du EAJk Udalean, lau guztira; aurreko legegin­tzal­dian 3 izan zituen.
Udaleko hirugarren inda­rra, berria izango da: Orain Her­nani! plataformak 1.348 boto jaso ditu, eta bi zine­gotzirekin hasiko du Udaleko ibilbidea.
Azkenik, PSE-EE alderdia laugarren indarra izatera pasa da  hauteskunde hauetan. Bi zinegotzi izango ditu  2015-2019 legegintzaldian; aurrekoan baino bat gutxiago. Boto ko­puruei erreparatuz gero, 1.077 herritar izan dira PSE-EE alderdia bozkatu dutenak; 2011n, 1.613 izan ziren.
Alderdi Popularrak ez du zi­negotzirik lortu hauteskunde hauetan. 285 herritarrek eman dio­te botoa; 2011n, 480 izan ziren.

Hirrugarren aldiz, gehiengo osoa
Hirugarren legegintzaldia izan­go da, Udalean gober­na­tzen duen alderdiak gehiengo osoa izango duela. Aurrenekoa Euskal Herritarrokek lortu zuen 1999an; bigarrengoa EH Bilduk izan du aurreko lege­gintzaldian; eta hirugarrena oraingo honetan izango du, EH Bilduk.

Hirugarren aldiz, Udalean gehiengo absolutuarekin gobernatuko du alderdi politiko batek. 1999an Euskal Herritarrok alderdiak gobernatu zuen; joan den legegintzaldian, EH Bilduk gobernatu zuen; eta hastear den honetan ere, EH Bildu izango da nagusi.

Partehartzeak behera egin du Hernanin. 8.963 herritar gerturatu ziren atzo botoa ematera, hau da, %60,85a. 2011n 9.641 izan ziren botoa eman zutenak, %65,24.

Abstentzioak, gora
Botoa ematera gerturatu ziren herritar kopuruak behera egin du 2015ean. Atzo 8.963 herri­tarrek bozkatu zuten, hau da, zentsoaren %60,85ak. Abs­tentzioa %39,15ekoa izan zen. 2011n aldiz, 9.641 herritarrek eman zuten botoa, %65,24ak; eta abestentzioa %34,76koa izan zen.

EH BILDU:
Luis Intxauspe
«Elkarrekin Hernani hobetzen segiko dugu»

Pozik dago Luis Intxauspe lor­tutako emaitzarekin: «Pozik gaude, emaitzak ikusita, oso onak dira. Gehiengo absolutua mantentzea zen helburua, eta lortu dugu. Aldaketak izango dira, talde berri bat izango baita Udalean». Esker hitzak ere izan ditu, EH Bildun konfiantza azaldu duten guztientzat: «eskerrik asko bozkatu diguzuen guztioi, eta gugan konfiantza azaldu duzuenoi. Elkarrekin Hernani hobetzen segiko dugu».

EAJ-PNV:
Andoni Amonarraiz
«Zinegotzi bat gehiago izan arren, ez dugu helburua lortu»

Zinegotzi bat gehiago lortu badu ere, helburua go­ber­na­tzera iristea zela azaldu dio Andoni Amonarraizek Kroni­kari: «ez dugu helburua lortu. Gober­natzera iritsi nahi genuen, edo bestela, negotzia­tzeko aukera izan. Eta ez da hala izan, EH Bilduk gehiengo absolutua lortu baitu. Hala ere, zinegotzi bat gehiago lortu dugu, eta eskerrak eman nahi dizkiogu botoa eman eta gugan konfiantza jarri duten guztiei». Hastear den legegintzaldiari dagokionean, dio: «partehar­tzai­leagoa izatea espero dut, alderdi guztien arteko elkar­bizitza hobea izatea. EH Bildu zoriondu nahi dut, lortutako emaitzengatik».

Orain Hernani!:
Jaione aristregi
«Lau urte ditugu aurretik, eta lana gogor egiteko prest gaude»

Oso pozik azaldu da Jaione Aristregi, Orain Hernanik! lortutako emaitzengatik: «po­zik gaude, oso pozik. Au­rre­neko aldia da Herri Plataforma bat Udalean izango dela. Orain lau urte izango ditugu au­rretik, eta lana gogor egiteko prest gaude. Jendearekin egon behar dugu, partehartzea bul­tzatu... lanean segi». Berai­engan konfiantza azaldu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie Aristregik: «es­kerrak eman nahi dizkiegu botoa eman diguten guztiei, eta baita ere, bide honetan lagundu diguten guztiei ere».

PSE-EE:
Ricardo Crespo

«Emaitzak ez dira onak, zinegotzi bat galdu dugu»
Ricardo Crespok, PSE-EEko alkategaiak, emaitzak txarrak izan direla azaldu dio Kronikari: «emaitzak ez dira onak izan, zinegotzi bat galdu baitugu. EH Bildu zoriondu nahi dut irabazi eta gehiengo absolutua lortu izanagatik; eta era berean, EAJ-PNVri zinegotzi bat irabazi duelako; eta Orain Hernaniri! Udalean izatea lortu, eta bi zinegotzi lortu dituelako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!