Hainbat ekitaldi antolatu ditu dagoeneko Kantuz abesbatzak, bere 25garren urteurrena ospatzeko. Baina denetan kuttunena, ostiral honetan izango dute: Kantuz Eguna. «Urte guzti hauetan abesbatzatik pasa diren zuzendari guztiekin arituko gara, eta oso emanaldi berezia izango da», aurreratu dute.
Iluntzeko 20:00etan hasiko da saioa, Biteri kultur etxean, eta denetik izango da: proiekzioak, aurkezpen berezia, dantza, instrumentuak... Eta kantua, noski!
Abesbatzan ibilitakoei gonbita
Kantuzek gonbita luzatu nahi die, 25 urte hauetan abesbatzatik pasa diren guztiei, ostiralean emanaldia ikustera joateko, eta Kantuz abestia kantatzeko, abesbatzako egungo kideekin batera.