Datorren urtera arte!

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 25a, 02:00

Agur, eta datorren urtera arte! esan zieten Florida-Etxeberriko auzotarrek, Mendekosteko Jaiei. Atzo bukatu ziren auzoko festak, eta aurreko bi egunetan bezala, jendetza bildu zen, giro ederrean. Goizean, haurren dan­borradak bildu zuen jendea, eta sagardoa eta pintxoak dastatzeko aukera izan zuten ondoren.
Elkarrekin hartu zuten bazkalosteko kafea ere, reggae musika lagun, eta ederki pasa zuten arratsaldea, bingoaren bueltan. Lehiaketen sariak ere banatu zituzten, jaiei bukaera eman aurretik. Aurtengo arrakasta ikusita, ez dute hutsik egingo, datorren urtean ere!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!