Kaixo lagun!

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 25a, 02:00

Irizar taberna itxi da, eta honekin batera, une goxoak pasa ditugun gunea, hasieran Anartxi eta bukaeran Teresaren konpainiarekin.
Urumea burdindenda ere datorren hilabetean ixtera doa, eta faltan botako ditugu bi Arantxak eta Pilik emandako aholku eta tratu goxoa.
Kontutan hartuta Herna­niko historiaren parte txiki bat direla, omenalditxo bat egitea pentsatu dugu.
Ekainaren 18an, afarimerienda bat antolatzen ari gara, eta gonbidapena luzatu nahi dizuegu bezero, lagun eta nahi duzuen guztioi. Anima zaitezte hainbeste urtetan lanean jardun duten bi komertzio hauei gure esker ona eta goxotasuna adierazteko.
Apuntatzeko zerrendak Oindi tabernan eta Urumea burdindendan daude, maia­tzak 30 arte.

Marijo Ayerbe Makazaga
Kaxkoko lagunen izenean

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!