Ia erabakita utzi du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 25a, 02:00

Ondo baino hobeto hasi du Hernanik, Herriarteko txapelketa. Hirutik hiru irabazi zituzten Ataunen, final zortzirenetako joanekoan, eta ia erabakita utzi dute kanporaketa.
Izan ere, garaipenak lortu ba­karrik ez, nola lortu zituzten! Erabat nagusitu ziren hernaniarrak, hiru mailetan. Kade­te­etan, Endika Arizmendi eta Ioritz Berasartek 22-2 irabazi zuten, Olano eta Etxeberriaren kontra. Jubenil mailan, berriz, 22-7 nagusitu ziren Ekaitz Cisneros eta Suharri Rodriguez, Regil eta Zabalaren kontra.
Eta nagusietan, Ioritz Arrietak eta Eneko Aizpitartek erraz irabazi zieten Arratibel eta Zalduari. Atzelari onenetakoa da Arratibel, baina aurrelari bezala aritu behar izan zuen, eta nabarmen gehiago izan zen Arrieta.

16 tanto eginda, aurrera
Datorren ostiralean jokatuko da bueltakoa, 19:30etan kiroldegiko frontoian. Denak galduta ere, Hernanik nahikoa izango ditu 16 tanto, hiru partiduen artean, aurrera egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!