Nepalen lurrikara izan baino bi aste lehenago, bertan izan zen argazkilaritza ikasle talde bat, tartean lau hernaniar. Bidaian ateratako argazkiak jarriko dituzte salgai gaur Atsegindegin, 10:00etatik aurrera. Dirua Kathmanduko familia batentzat izango da, laguntza gisa.