Txalaparta eta giro ederra, bat eginda

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 24a, 02:00

Txalaparta hotsek hartu zuten Atsegindegi, atzo arratsaldean. Bata bestearen atzetik, emanaldi sorta zabala eskaini zuten, hamaika tokitatik etorritako txalapartariek. Herritar asko hurbildu ziren, makil kolpeen hotsek erakarrita, eta giro ederrean pasa zuten arratsaldea. Oreka TX taldea ere aritu zen taula gainean, eta «beste bat, beste bat» zioten oihuei erantzunez, bere saioa luzatu beste erremediorik ez zuten izan. Jaialdiaren aurretik, txistulari, trikitilari, dultzainero eta albokariek alaitu zuten herria, eta bazkaria ere egin zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!