Argitu dute Hernanin azken lau hilabeteetan eman diren lapurreten kasua, Ertzaintzak jakinarazi duenez. 30 lapurreta inguru izan dira otsailetik, herriko garaje, trasteleku eta komertzioetan, eta baita borda batean ere.
Sei pertsona, inputatuta
Hernaniko Ertzain-etxeak eta Udaltzaingoak elkarlanean, lortu dute jakitea zein izan diren lapurreten egileak. Sei pertsona inputatu dituzte, Txantxillako garaje eta trastelekuen lapurretak egotzita, eta lapurtutako ondasunen zati bat berreskuratu dute.
Azaldu dutenez, trasteleku batean gordetzen zuten lapurtutakoa, Txantxillan bertan.