Haurren danborrada eta bingoa, ondo bukatzeko!

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 24a, 02:00

Festarako gogoz zeuden Flo­rida-Etxeberriko auzotarrak, atzo erakutsi zuten bezala. Jendetza bildu zen, goiz eta arratsalde, Mendekoste Jaien egun nagusian. Bereziki, elka­rrekin bazkaltzeko antolatu zuten paelladan.
Gaur esango diete agur jaiei, eta egun polita prestatu dute, ondo bukatzeko: hau­rren dan­borrada goi­zean, akeita mu­si­katua bazkalos­te­an, eta bingo herrikoia arratsaldean.

FLORIDA-ETXEBERRIN, gaur
11:00, Meza nagusia, hildakoen omenez.
11:30, Haurren danborrada.
12:30, Sagardo dastatzea, txarangarekin batera.
15:00, Akeita Soupkandja Reggae Band taldearekin, Etxeberriko frontoiko karpan.
17:00, Bingo herrikoia. Atsede­naldian, lehiaketa ezberdinen sari banaketa.
19:00, Jaien amaiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!