Hauteskunde kanpainaren azken egunean, atzo, festa antolatu zuen Hernaniko EH Bilduk, Tilosetan. Arratsalde partean hasita, denetik izan zen, kanpainari itxiera emateko, eta herritarrei bere babesa eta laguntza eskertzeko: «horretarako da festa hau, elkarlanean aritu garenok bat eginda ospatu dezagun kanpainaren itxiera», azaldu zuen Luis Intxauspe alkategaiak. Jolasak izan ziren haurrentzat, batukadaren eta disko jartzaileen musikek girotu zuten festa, eta ez ziren faltatu sagardoa eta jatekoa.