Paella aitzakia ederra izango da gaur, 500 auzotar festa giroan elkartzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 23a, 02:00

­Indartsu datoz Florida-Etxe­be­rriko Mendekoste jaiak. Auzokide elkartea sortu zuten joan den urtean, festak berreskuratu, eta aitzakia horretan, auzotarrak elkartzeko asmoz. Esperientzia ederra izan zen hura, eta aurten ere, ekitaldiz betetako egitaraua antolatu dute. Urteko aurreneko festak dira Mendekosteak, eta auzotar eta herritarrak festa gosez dira. Hori asetze aldera, atzo hasi ziren jaiak.

Festa hasiera ederra
Suziriak arra­tseko 18:00etan egin zuen eztanda, eta eguneko ekitaldi nagusietako bati eman zion segida: auzo elkarteko lokalaren inaugurazioari. Urte osoan aritu dira lan eta lan, lokala txukundu eta auzotarren beharretara egokitzeko. Ospakizunerako aitzakia perfektua izan zen atzoko festa hasiera, eta tarte hori aprobe­txatu zuten, kartel lehiaketako lanak erakusteko.   Txikienek ere gogotik gozatu zuten atzo, buruhaundietatik ihesi.

Auzoko txikienak izango dira protagonista gaur, goizean goizetik: marrazki lehiaketa izango dute lehendabizi, eta ondoren, haurrentzako jolasak izango dira.

Eta gauean izan zen, eguneko beste ekitaldi nagusia: helduen danborrada. Garai batean, Florida-Etxeberriko jaiak ospa­tzen zirenean, oihartzun haun­dia zuen ekitaldia izaten zen hau. Aurten berreskuratu nahi izan dute, guztien gozamenerako.

Txikienentzako ekitaldiak eta paella jatea, gaurko planak
Dianak esnatuko ditu auzotarrak, gaur. Txikienak izango di­­ra protagonista, goizean goizetik: marrazki lehiaketa eta sari banaketa izango dira le­hen­dabizi; eta jolasak, ondorenean. Patata tortilla txapelketan parte hartu nahi dutenek ere, goizean goizetik hasi be­harko dute sukaldean; 12:30e­tarako entregatu behar dira.

Paella jatea izango da auzotarrak elkartzeko aitzakia perfektua. Joan den urteko marka guztiak hautsi, eta 500 lagunentzako paella egingo dute gaur.

Paella jateak markatuko du eguerdi partea, eta eguna. Izan ere, auzotarrak elkartzeko ai­tzakia ederra izango da. Joan den urteko marka guztiak hautsi, eta 500 lagunentzako paella egingo dute aurten.
Arratsaldea mus txapelketa eta haurrentzako jolasekin ha­si­ko da. Esku pelota erakustaldia ere izango da, Her­naniko Pi­lota Eskolako pelotarien es­ku­tik. Meriendarako tartean txokolate-jana antolatu dute; eta hau giro­tzeko, Marsel ma­goak magia ikuskizuna eskainiko du Etxe­berriko pelotalekuan. Eta festa eguna bukatzeko, ume, gazte eta helduak el­kartuko dituen ekitaldia antolatu dute: disko festa. Bengoa DJak jarriko du martxa, gauerdia pasa arte.

Haurren danborrada eta sagardo dastaketa,azkeneko egunean
Bihar iluntzera arte, festak ez du etenik izango. Hildakoen aldeko mezarekin hasiko dute eguna. Danbor hotsek girotuko dute eguerdi partea; festetako beste ekitaldi nagusia, haurren danborrada, 11:30etan hasiko baita. Eztarria freskatzeko au­ke­ra ere izango da bihar; sa­gardo dastaketa antolatu dute, txaranga doinuen erritmora.

Haurren danborrada bihar goizean izango da, eta beraiek izango dira, aurreneko orduak girotzeko ardura izango dutenak; eguerdi partean berriz, sagardo dastaketa eta txaranga izango dira.

Bazkalostean deskantsatzeko tarte gutxi izango da, 15:30­etatik aurrera, Akeita Sound­kandja Reggae Band taldeak jo­ko baitu Etxeberriko pelotalekuan. Eta dantzarako bakarrik ez, jokorako aukera ere izango da. Bingo herrikoia antolatu dute, 17:00etan; atsedenaldian egingo dute, lehiaketa ezberdinetako sari banaketa. Festa amaiera 19:00etan izango da, eta Osiñagak hartuko du, auzotako festen erreleboa.

GAUR
09:30 Diana, auzoko kaleetatik
10:00 Marrazki lehiaketa
11:00 Marrazki lehiaketaren sari banaketa
11:00 Haurrentzako jolasak
12:30 Patata-tortila txapelketa
14:00 Paella jana herrikoia Etxeberriko pelotalekuan
15:30 Mus Txapelketa Lagun Arteak antolatua
16:00 Haurrentzako jolasak
17:00 Esku pelota erakustaldia Hernaniko Pilota Elkartearen eskutik
18:00 Haurrentzako txokolate-jana
19:00 Marsel Magoaren ekitaldia Etxeberriko pelotalekuan
20:30-00:30 Disko festa Bengoa DJarekin

BIHAR
11:00 Meza nagusia hildakoen omenez
11:30 Haurren danborrada
12:30 Sagardo dastatzea txaragarekin batera
15:00 Akeita Soupkandja Reaggae Band taldearekin Etxeberriko pilotalekuko karpan
17:00 Bingo herrikoia, atsede- naldian lehiaketa ezberdinen sarien banaketa egingo dugu
19:00 Jaien amaiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!