Gaur izango du Txalaparta Festak, bere egun haundia. Eguerdiko 12:00etan hasita, ez dira ixilduko txalaparta hotsak, egun osoan. Hamaika tokitatik etorritako txalapartariek joko dute Tilosetan, eta herri bazkaria ere egingo dute bertan.
Txalaparta erromeriarekin hasiko dute eguna, eguerdian. Kale bueltan ibiliko dira Hernani Musika Eskolako albokari, dultzainero, trikitilari eta txistulariak, festa girotzen. Bitartean, txalaparta saio libreak ere izango dira.
Arratsaldean, emanaldiak
Bazkariaren ondoren egingo dituzte txalaparta emanaldiak, 17:00etan hasita: Oreka TX, Munduko Beat, Zukut, Hutsun, Harresian Zulo, Ttakun Ttan Ttakun...
Txalaparta party apartak itxiko du festa, Atxurren.
Gaur, tilosetan
12:00, Txalaparta erromeria: Hernani Musika Eskolako Alboka, Dultzaina, Trikitixa eta Txistu taldeak kale bueltan. Txalaparta saio libreak.
14:30, Herri bazkaria. Txartelak erreserbatzea komeni da, 16 euro.
17:00, Txalaparta ekitaldi nagusia: Bertso Eskolako bertsolariak; Zuaznabartarrak eta Goikoetxeatarrak; Zukut (Bizkaia); Hutsun (Nafarroa); Harresian Zulo (Araba); Oreka TX (Gipuzkoa); Munduko Beat (Madril); Ttakun Ttan Ttakun (Hernani).
23:00, Txalaparta party aparta: DJ Barrurekin, Atxur tabernan.