Andoni Ortuzar eta Markel Olanok, Hernaniko hautagaiei babesa

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 23a, 02:00

Hauteskunde kanpainaren azken txanpan sartuta, Hernanin bisitan izan ziren Andoni Ortuzar EAJren presidentea, eta Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusi izateko hautagaia. Ostegunean izan ziren herrian, eta Udal Hauteskundeen bezperatan, bere babesa erakutsi zieten Andoni Amonarraiz Hernaniko EAJren alkategaiari eta alderdi jeltzalearen hautagai zerrenda osoari. Ferian izan ziren arratsaldean, beraien «erronkak, egitasmoak eta ametsak konpartitzen». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!