Saria izango du, aurten ere, gidabaimena euskeraz ateratzeak, Buruntzaldeako autoeskoletan. Eskualdeko autoeskola guztiek hartuko dute parte, eta autoeskola adina sari banatuko dira, 11 sari. Horietatik, 3 Hernanin egiten dutenen artean banatuko dira.
Duela sei urte jarri zuten martxan ekimena eskualdeko Udalek, eta nabarmendu dute urtetik urtera gora doala, atal teorikoa euskeraz ateratzen duten pertsonen kopurua: 34 izan ziren 2010ean, eta iaz 140 lagunek egin zuten euskeraz.
400 euro arteko sariak
Sariak 400 euro artekoak izan daitezke. Sarien zozketa datorren urteko urtarrilean egingo da, 2015 urtean zehar teorikoa euskeraz ikasi eta gainditu dutenen artean. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da Buruntzaldeako herriren batean erroldatuta egotea.
Eskualdeko sei herrietan eskaintzen dute gidabaimena euskeraz ateratzeko aukera, honako autoeskoletan: Bengoetxea, Mendi, Otamendi, Hernani, Lagunak, Izarra, Lasarte, Mugica eta Solozabal.