Xalto eskolako 1 eta 2 mailetako ikasleek birziklatzearen inguruko bideo bat egin dute ingeleseko klasean, Oxford editorialak antolatutako lehiaketa batean parte hartzeko. Bideo hori eta mundu osoko beste eskola batzuetako ikasleek egindakoak ikusi daitezke www.woobox.com/wjw2ri webgunean, eta ekainaren 1era arte, onenaren alde botoa eman ahal izango da. Zortzi bozkatuenen artean aukeratuko du Oxford editorialak irabazlea. Xalto eskolako ikasleen bideoak izenburu hau dauka: Recycle, Recycle Andres Narbarte Xalto.