Janari bilketa, Elikagai Bankurako

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 23a, 02:00


Gaur hasi eta ostegunera bitartean janari bilketa eginen da Goizuetan eta Aranon, Nafarroako Elikagai Bankurako. Txartzen ez den janaria bildu nahi da: lekaleak, olioa, kontserbak... Aranon Kontsejun eginen da bilketa, eta Goizuetan, eskolan eta hainbat dendatan. Bildutakoa Leitzara bidaliko da aurrena, eta gero, Iruñeara. Handik eginen da banaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!