Salaberria txapeldun, Josetxo Ezkurra Memorialean

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 23a, 02:00


Larunbatean jokatu zuen Iker Salaberriak XXV Josetxo Ezkurra Memorialeko finala, lau t’erdian, Iraitz Zubizarreta lazkaotarraren aurka, eta goizuetarrak jantzi zuen txapela, 18 eta 13 irabazita. Atzo, berriz, Berria Txapelketan parte hartzekoa zen, Erreka taldearekin. Bestalde, Antton Apezetxeak galdu egin zuen Urretxun, 18 eta 8, Ekain Etxeberria oiartzuarraren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!