Bihar izanen dira Udal eta Foru Hauteskundeak. Goizuetan, 633 herritar daude bozkatzera deituta, eta Aranon, berriz, 98.
Goizuetan, hautagaitza bakarra
Goizuetako Udal Hauteskundeetarako hautagaitza bakarra aurkeztu da: EH Bildurena. Unai Loiarte da alkategaia. Horrez gain, 251 eta 1.000 herritar artean dituen herria izanik, 7 zinegotzi izanen dira.
Botoa, eskola berrietan
Orain arte, eskola zaharretan eman izan da botoa, baina aurten, eskola berrietan eginen da, Xalton, alegia.
Aranon, bi hautagaitza
Aurreko aldian ez bezala, aurten, Aranon bi hautagaitza aurkeztu dira: Herri Aiherriz plataformarena, Ainhoa Ansa alkategai dela, eta UPN alderdiarena, Joana Valencia alkategai dela. Zinegotziei dagokienez, 101 eta 250 biztanle arteko herria izanik, bost zinegotzi izanen dira.
Parlamenturako, 14 alderdi
Nafarroako Parlamenturako ere bozkatuko da bihar, eta 14 alderdi aurkeztu dira: PP, PSOE, UPyD, IE, Podemos, Ciudadanos, PACMA, UPN, LN, EH Bildu, Geroa Bai, SAIn, EQUO eta RCN-NOK.