Maila ederra erakusten ari dira goizuetarrak Nafarroako Herriarteko Txapelketan; orain arte, garaile izan dira, eta gaurkoan ere horixe izanen dute helburu. Arratsaldeko 17:00etan hasita jokatuko dute, Goizuetan, Esteribarren kontra.
Nahiko partidu parekatuak espero dira. Izan ere, Esteribarrek ere 3 eta 1 irabazi zuen lehengo asteburuan Zizurren kontra; alebin, infantil eta senior mailan irabazi zuten, eta jubeniletan galdu.
Barañainen aurka, irabazi
Lehengo asteburuan Barañainen izan ziren goizuetarrak, eta 1 eta 3 irabazi zuten.
Joanes Apezetxea eta Beñat Apezetxea alebinek 18-14 irabazi zuten. Infantiletan, Aitor Aizkorbe eta Antton Apezetxea 18-3 nagusitu ziren. Jubeniletan, Iker Salaberriak eta Jonni Salaberriak 22-4 egin zuten. Galdu zutenak seniorrak izan ziren: Jon Zabaletak eta Ekaitz Narbartek 7-22 egin zuten.
Datorren astean, Lekunberriren kontra
Herriarteko Txapelketaren ekuadorrera iritsiko dira goizuetarrak datorren asteburuan; orduan, Lekunberriren aurka aritu beharko dute.