Ohikoa ez den ikuskizuna

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 23a, 02:00

4x4 kotxeen erakustaldia antolatu du gaur hirugarren aldiz, Oztopo Razing taldeak. Bidebitarte poligonoan izango da, babes ofizialeko etxeen atzean. Bost gune izango dira, zulo ikusgarriekin, eta aurten gainera, ura ere botako dute.
Arratsaldeko 16:00etan hasiko da erakustaldia, baina goizean (11:00-14:00) kotxeak ikusteko aukera jarriko dute Joseba Barandiaran plazan.
20 bat kotxek hartuko dute parte eta Astigarragakoek ere ez dute hutsik egingo: Iñigo Betelu, Javi Lajas eta Iñaki La­rrarte (Zaldibiarra, baina Asti­ga­rragan sagardotegia du). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!