Nepaleko argazkien erakusketa azkenean Hernanin egingo dela azaldu dute, Astigarragan beharrean. Bihar goizean izango da, Atsegindegin. Astigarragako 5 lagun Nepalen izan ziren (lurrikaren aurretik) argazkilaritza taldeko beste 8 kiderekin, eta bertan ateratako argazkiak erakusgai eta salgai jarriko dituzte. Dirua Nepaleko, Kathmanduko familia baterako izango da.