Herri eskolako 100 ikasle, bertsotan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 23a, 02:00

Bertsolaritzak etorkizuna baduela argi utzi zuten Astigarragako Herri Eskolako ikasleek, ostegunean. Gu ere bertsotan egitasmoaren barruan, bertso jaialdia eskaini zuten bosgarren eta seigarren mailako ikasleek. 100 gaztetxo aritu ziren kantari. Bertsozale elkarteak eskaintzen duen proiektua da ahozkotasuna eta bertsolaritza lantzeko eta Unai Muñoa bertsolaria etortzen da Astigarragara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!