«Etorkizunera begira dugun erronka nagusia da, auzotarrak ekintzetan parte hartzea»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 23a, 02:00

Mendekosteko jaien bueltan, joan den urtean sortu zenuten Auzokide elkartea. Nolakoa izan da hasierako esperientzia hori?
Urtea konturatzerako joan da! Azkar pasa da denbora, eta  lan asko egin behar izan dugu. Hala ere, hasierako  gogoa eta ilusio bera mantentzen dugu.

Jaiak auzo elkartearen hasiera besterik ez zirela izango aitortu zenuten joan den urtean. Zein izan dira urte honetan eman dituzuen pausoak?
Aurreneko urte honetan eman­­dako pauso garrantzi­tsuenak hauek izan dira: ba­tetik, Auzokide elkarteak or­dezkaria du Hernani Era­baki mahaian; alderdi po­liti­ko­ekin egin berri den mahai inguruan ere  hartu du parte Au­zokidek;  eta az­kenik, hi­le­ro udale­txean egi­­ten diren  Parte­hartze Ba­­tzor­deko bileretan ere hartzen du parte. Bestalde, au­rreneko aldiz Santo Tomas eguna  ospatu genuen, auzo­tarrekin batera.

Auzo elkartea berriro ere auzoa elkartzeko trena gisa erabili nahi zenutela zenioten. Lortu al da hasierako helburu hura?
Bide onetik goazela pentsa­tzen dugu, pixkanaka pixkanaka lortuko dugulakoan gaude.

Elkartean adin guztietako auzotarrak egoteari garrantzia ematen diozue. Hori ere lortu al da?
Momentuz baietz esan daiteke. Floridako gazte eta hel­duok osatzen dugu elkartea.

Zein dira etorkizunera begira dituzuen asmo eta erronkak?
Etorkizunera begira dugun erron­­karik haundiena da, antolatzen ditugun ekintzetan auzotarrek parte har­tzea, animatzea.

«Atzo inauguratu genuen elkartearen lokala izango dena, eta etorkizunean, elkarteko kideak elkartuko garen gunea izatea
nahi duguna»

Zein behar ditu auzoak, eta zer dago zuen esku?
Egia esan, oraindik ez ditugu zehaztu auzoak izan di­tza­keen beharrak. Baina argi duguna da, gure beharren eta desioen proposamena luzatu behar diogula udale­txeari, edo dagokionari.

Lokal bat utzi dizue Udalak eta egokitzen aritu zarete. Zein da eman nahi diozuen erabilera?
(Barrea). Atzo, jaien hasierarekin batera inauguratu ge­nuen lokala. Urte osoa pasa dugu lo­kala erreforma­tzen, be­raz oraindik ezin izan dio­gu erabilerarik eman. Aurre­rantzean, elkarteko kide guztien artean erabiliko den zerbait izatea nahi dugu.

Aurten festetako bigarren urtea duzue. Auzo elkartea sortuta antolatu duzue egitaraua. Zer izango dute berezi 2015eko Mendekosteko jaiek?
Etxeberri Auzoko helduen dan­­­borrada berreskuratu du­­­gu; eta aurtengo paella ja­na 500 lagunentzat prestatuko dugu; aurreko urtean 400 lagunentzat egin ge­nuen.

Zapiak, kamisetak... saltzen aritu zarete aurten ere diru sarrerak lortzeko. Diruak arazo izaten jarraitzen al du?
Bai, dirua beti datorkigu on­do; geroz eta diru sarrera ge­hiago, geroz eta festa ho­beak antolatuko baititugu. Aurten kamiseta eta zapiez gain, txapak eta gil­tzatakoak ere saldu ditugu.

Urteko aurreneko festak dira Mendekosteak. Herritarrak Etxeberri-Floridara animatu nahi?
Aurten Etxeberriko pelotalekuan karpa haundi bat jarriko dugu, mahai eta eserle­kue­kin, egun guztietarako. Beraz, eguraldi txarra ez da aitzakia iza­ngo jaiez gozatu ahal izateko. Festa girorik ez da faltako!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!