Prentsa Ohar bidez CD Hernanik azaldu du Zubipeko futbol zelaia aldatzeko tramiteak hasiak direla.
Hala ere, baliteke aurredenboraldirako prest ez egotea.
Aurredenboraldia arriskuan egon liteke, ez delako jakina lanak noiz bukatuko diren.
Aurrekontua eskatuta
Urtarrileko uholdeen ondoren, Zubipeko futbol zelaia oso kaltetua geratu zen, Udalaren eta klubaren arabera.
Hori horrela, «jokalarien segurtasuna oinarri hartuta», udaletxea harremanetan jarri zen FIFA futbol erakundeak homologatutako Valentziako enpresa batekin, zelaiaren azterketa sakona egin zezan. «Helburua izan da kanpoko enpresa independente baten bigarren iritzi bat edukitzea, gerora Partzuergoarekin alderatzeko asmoz».
Lanak lehenbailehen hasteko konpromisoa, Udalak
Perituen artean akordio batera iritsi ondoren, aurrekontu bat eskatu du Hernaniko Udalak, eta Partzuergoak onartzen badu, zelaia aldatuko da. Udalak konpromisoa azaldu du lanak lehenbailehen hasteko.