‘Hiru antxumeak’ antzerkia errumanieraz, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 23a, 02:00

Aniztasun Astea izan zen Astigarragan, orain dela bi aste, eta azken ekitaldi bezala, haurrentzako antzerkia antolatu dute gaur. Errumanieraz izango da emanaldia, Luceafa­rul konpainia errumaniarraren eskutik. Euskerazko itzulpena edo laburpena ere egingo dute momentuan. Arratsal­deko 17:30etatik aurrera izango da, kultur etxean. Ordubeteko emanaldia izango da.

Ipuin herrikoia, antzezlan
Capra cu trei iezi (Hiru antxumeak) ipuin herrikoia, antzezlan bihurtu du Ion Creangak eta horixe eskai­niko dute. Antzinako herrixketako bizimodua eta giroa berreraikiko dituzte ikuspuntu eszenografikotik eta soinuaren ikuspuntutik. Egileen helburua da, garai bateko joku eta jostailuak berreskuratzea, folklore errumaniarraren bitartez.

1950 urtetik martxan, antzerki konpainia
Luceafarul konpainia erakunde profesionala da eta 1950etik dago martxan, haur eta gazte antzerkia eskainiz. Erreper­torio jakin bat dute 30 bat obrekin, eta horrez gain, denboraldi bakoitzean 5 lan berri estreinatu ohi dituzte. Kon­painiak dauzkan bi aretoetan, 50.000 ikusle inguru biltzen dira urtero.
Nazioarteko antzerki jaialdi ospetsuetan ere parte hartu ohi dute eta anfitrioi lanetan ere badabiltza, Gazteentzako Nazioarteko Antzerki Jaial­dian, aurten zortzigarren edizioa izango dena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!