Udalerako, lau hautagaitza

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 23a, 02:00

Bihar, maiatzak 24, Udal eta Foru Hauteskundeak izango di­ra. Astigarragari dagokionez, lau hautagaitza izango dira aukeran: EH Bildu (Andoni Gartzia alkategaia), EAJ-PNV (Jesusmari Santos alkategaia), PSE-EE (Mikel Duran alkategaia) eta PP (Jacobo Caparros alkategaia).
Datorren legegintzaldian, gainera, Astigarragan bi zinegotzi gehiago izango dira. Hain zuzen, 13 izango dira. Oraingo honetan, 4.204 astigartarrek izango dute bozkatzeko aukera. 

Batzar Nagusietarako, 8 hautagaitza
Gipuzkoako Batzar Nagusie­ta­rako hauteskundeak ere izango dira eta zortzi hautagaitza izango dituzte aukeran astigartarrek: EH Bildu (Xabier Olano diputatugai), EAJ-PNV (Markel Olano diputatugai), PSE-EE (Denis Itxaso diputatugai), PP (Juan Carlos Cano diputatugai), UPyD (Manu Aguirre diputatugai), Pode­mos (Juantxo Iturria diputatugai), Ciudadanos (Jo­nathan Calvo diputatugai), Irabazi-Ganar Gipuzkoa (Aran­tza Gonzalez diputatugai). 

Kotxearekin joateko aukera, zailtasunen bat dutenek
Ikastolako obrengatik, Kirol­degi inguruan ez dago apar­ka­tzeko plazarik. Baina kotxearekin gerturatu ahal izango dira, bozkatzera joateko zailtasunen bat dutenak. Bozka­tzeko ordutegia, 09:00etatik 20:00eta­ra izango da. Esan bezala, kiroldegira jo beharko dute herritarrek.

Ale berezia, astelehenean
Kronikak ale berezia argitaratuko du astelehenean, Uru­mea­ko emaitza guztiekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!